logo paquebote
284 libros encontrados buscando Materia: Libros en vascuence

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491097648

Kroketa fantastikoak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 24
Formato: 20 x 21 cm.
Precio: 9,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

San Ferminetako bezperan, Ane kroketak egiten ikasten ari da amonaren laguntzarekin. Aukera aprobetxatuz, globo bat erosteko eskatu dio, horixe baita festetatik gehien gustatzen zaiona: globoak. Baina entzun berri duen elkarrizketak triste eta goibel utzi du. Orduan, ideia bikain bat bururatuko zaio! Izango al dute zerikusirik kroketa fantastikoek?


ISBN:

9788491097679

Hiru otoitz-abesti

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 24
Formato: 20 x 21 cm.
Precio: 9,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Ipuin honetako protagonistak hilabeteak daramatza entzierroa korritzeko prestatzen. Suziria jaurti aurreko une horiek nola bizi dituen kontatuko digu, zezenen apatx-hotsa hurbiltzen sumatu orduko sentitzen duen beldur eta zirrara goxo hori azalduko.


ISBN:

9788491097686

Hari ikusezina «Gu guztiok lotzen gaituzten loturei buruzko ipuina»

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 56
Formato: 30 x 27 cm.
Precio: 24,95
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Nurak jakin du zer sekretu ezkutatzen den zilborrean. Orain badaki hari ikusezin bat irteten zaiola bertatik eta maite dituen pertsonekin lotzen duela: amarekin, aitarekin, aitona-amonekin, izeba-osabekin, lehengusu-lehengusinekin,
adiskideekin.
Aurrerantzean ez du beldurrik izango berarekin ez daudenean, badakielako hariaren bitartez haiekin lotuta dagoela, denboraz eta espazioaz haratago. Eta betirako, gainera!
Maite ditugunekin lotzen gaituzten hariei buruzkoa da ipuin hau, eta erakusten digu ikusezinak direla gauza garrantzitsuenak.


ISBN:

9788491097839

Ekaitza eta beste 34 ipuin

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 384
Formato: 19,5 x 13 cm.
Precio: 20,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Estatu Batuetako hegoaldeko doinuak biltzen ditu Kate Chopinek ipuinotan. Mississippi ibaiaren ertzek kulunkatzen dituzten ezinezko maitasunak, Natchitoches inguruko kotoi soroek gordetzen duten memoria lazgarria. Nabarmen dakartza garaikideak izan zituen emakume, txiro, natibo eta esklabo ohi beltzak. Eta duin, betiere duin, haien borondate eta desirak. Desira baita haien bizitzen, ipuin hauen eta Louisianako doinu ederrenen haria.


ISBN:

9788491455301

Ilerik izan nahi ez zuen katua

Editorial: PICARONA   Fecha de publicación:    Páginas: 48
Formato: 24 x 24 cm.
Precio: 14,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

¿Cómo puede ser feliz un gato al que no le gusta tener pelo? ¡Sobre todo si es muuuuuy peludo! ¿Y si la solución simplemente fuera librarse de él? Es fácil de decir, pero no tan fácil de conseguir... Séverine de la Croix, Anthony Signol y Pauline Roland nos traen la divertida his- toria de cómo el enfurruñado y audaz gato Eusebio logró deshacerse de su pelaje. ¡Tus peques se partirán de la risa! Nola izan daiteke zoriontsu ilerik nahi ez duen katu bat? Gainera oooooso iletsua da! Eta ileak galtzea beste aukerarik ez balu? Esaten erraza da, baina ez da hain erraza lortzen... Séverine de la Croixen, Anthony Signolen eta Pauline Rolanden eskutik, hona hemen ilea galdu nahi duen katu burugogorraren istorio dibertigarria.


ISBN:

9788491097402

Hiru Txulo «Donostia eta txistua»

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 128
Formato: 24 x 16 cm.
Precio: 14,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

1922an eskuratu zuen Isidro Ansorenak Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen zuzendari kargua. Efemeridearen hurbiltasuna aitzakia hartuta, liburu honek omenaldia egin nahi dio bai Udalaren Txistulari Taldeari bai talde hura gorenera eraman zuen «txistularien maisuen maisuari». Isidro Ansorenaren biografia labur batez gain, txistuaren eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen historia labur bat ere jasotzen du liburuak, pasadizo mamitsu eta deigarriekin.
Izenetik beretik du lotura gure hiriak txistuarekin. Hiru txulo esaten omen zioten aspaldian, hiriak itsasoaren aldetik dituen hiru sarrerak nabarmendu nahiz. Hain zuzen ere, hiru dira txistuak dituen zuloak. Garai batean esaten zen udalen duintasuna neurtzen zela haietako bakoitzaren txistulari taldearen arabera. Nolako txistulari taldea, halako udala. Afinazio kontua da, baina ez hori bakarrik.


ISBN:

9788418252754

Jacob. Gaueko langilea

Editorial: Txalaparta   Fecha de publicación:    Páginas: 128
Formato: 24 x 17 cm.
Precio: 24,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Alexandre Jacobek ezohiko bizitza izan zuen. Bere lagun taldearekin, kazetariek “Gaueko langileak” izendatu zutena, hankaz gora jarri zuen Frantzia, hamaika desjabetze eginda. Ohar umoretsuak uzten zizkieten aberatsei, eta argi utzi ez zela beren poltsikoak betetzeko, gizarte ustela eraitsi eta beharra zutenen artean banatzeko baizik. Artean mutikoa zela, mundua korritu zuen ontzi-mutil eta marinel lanetan. Ikasbide izan zuen ikusitakoa, eta sinesmen anarkistak sortu zitzaizkion. Injustizia eta hipokrisia jasangaitzak bihurtu zitzaizkion, eta horiei aurre egiteak kartzelara eta ezin lan egitera eraman zuten. Orduan ekin zien desjabetze antolatuei. Epaiketa entzutetsu baten ondotik, non bai epaileaz eta bai epaimahaikideez trufatu baitzen, uharte bakartu batean bortxazko lanetara kondenatu zuten bizitza osorako. Haren ibilbidea ezagututa, ordea, nekez pentsatuko dugu hola bukatuko zituela bere egunak; urte eta bizimodu gogorren ondoren, itzultzeko modua ere aurkitu zuen. Zintzoa eta zuzena, argia eta eskuzabala, sutsua eta sentibera, Alexandre Jacobek lilura sortu izan du, lehen bezala orain, ustez Arsène Lupin pertsonaia inspiratzeraino. Gizon kementsu baten historia epikoa da hau, munduan oihartzun egiten jarraitzen duena.


ISBN:

9788491097587

Konpartsaren buru, erregina

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 24
Formato: 20 x 21 cm.
Precio: 9,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Urtero, sanferminak hasi aurreko egunetan, Maitek bere erraldoi eta buruhandi bilduma ateratzen du. Braulia du denetan gustukoena, eta ez du ulertzen zergatik joan behar duen beti azkena ilaran. Zergatik ezin dira erreginak erregeen aurretik ibili? Baina agian iritsi da gauzak aldatzeko unea, ezta?


ISBN:

9788491097594

Behisuzkoa

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 24
Formato: 20 x 21 cm.
Precio: 9,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Behiak suzko entzierroan parte hartu nahi du, zezenak urtero bezala. Baserriko lagunekin batera, ahal duen guztia egingo du entzierroan korrika egiten utz diezaioten, horretarako arauak hautsi behar baditu ere.


ISBN:

9788491097617

Marimatraka

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 24
Formato: 20 x 21 cm.
Precio: 9,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Ipuin honetako protagonistak harriduraz ikusten du nola helduak, ustekabean, pertsona jatorrak eta atseginak bihurtzen diren sanferminetan. Haurrak dirudite. Txupinazo egunean, suziria jaurti arte, familia guztiek odisea handi bat bizi dute. Ez galdu abentura hau!




Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal